Gastronomiaren Euskal Museoa 1994ko apirilean inauguratu zen, Gastronomiaren Euskal Museoaren Kontsortzioak lagunduta. Kontsortzio hau Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak osatzen dute.

Museoa kokatuta dagoen eraikina, Zubiko Etxea, XIX mendeko antzinako etxetzar bat da; hiru solairu eta lorategi zabala dauzka.

Museoak bisitariei euskal gastronomiaren lehena eta oraina modu zehatzean erakusten die. Etapa desberdinak erakusten ditu, lehengo sukaldeak eta elikagaiak maneatzeko asmatutako makinak erakutsiz.

Mundu honek eskaintzen dituen bitxikeriak eta xehetasunak ikus daitezke; sukaldeko tresnetatik eta lanerako uniformeetatik hasi eta euskal gastronomiako jatetxe eta sukaldari enblematikoek emandako piezetaraino.