Museoko bisita beheko solairuan hasten da, museoa banatuta dagoen hirutatik lehenengoa. Bertan denboraren igarotzea erakusten da. Han, egur-labea, sukalde ekonomikoa eta bitrozeramika ikus ditzakegu, deborak aurrera egin duen seinale gisa. Ondoko aretoan jatetxe batetako sukalde baten kopia dago, eta baita gozotegi batetako erakusmahaia eta sukaldariak beren jantziekin ere.
Lehen solairuan euskal jatetxe onenek emandako artikuluak ikus ditzakegu eta honekin batera oso ondo prestatutako mahaia, berau zerbitzatzen duten zerbitzariekin. Areto honetan, halaber, mundu osoko jatetxeetako karta bilduma baten zatia ere erakusten da, museoko bitxia deitu daitekeena.
Bigarren aretoa Kofradia Gastronomikoei eskainita dago. Bertan Kofradia bakoitzaren historia eta norberaren jantziak erakusten dira. Horretaz gain, Laudioko San Roke Kofradiak emandako hainbat objektu ere ikus daitezke. Kofradia hau 1599koa da.
Hirugarren solairuan ekitaldi-aretoa eta gastronomia gaietan espezialdutako liburutegi txiki bat daude.
|